Ondarea
Tradiziozko lurrina, natura-aberastasun handia eta kultura-ondare itzela biltzen dituena bere baitan.
ONDAREA, oinordetzan uzten dena, herri honen tradizio aberatsa usainaren bidez adierazten duen lurrina da. Ezin hobeto irudikatzen ditu bertako eraikinen dotorezia eta kale eta hiribide biziak, tokiko natura berde eta oparoan galtzen direnak.
ONDAREAk usainen ondarea islatzen du. Ukitu fresko eta indartsuak ditu hasieran, aberatsak eta lore-usainekoak gorputzean eta dotore eta finak oinarrian. Gure basoak eta milaka urteko kultura ekartzen dizkigu gogora.
Italiako sangina laranja, Tunisiako petitgrain laranjondo mingotsa, Siziliako limoia, Kroaziako ipuru-baiak, albaka-absolutua, Borgoinako andere-mahats beltzaren kimu-absolutua, Hegoafrikako bucchua, Turkiako arrosa-absolutua, martorriaren haziak, Egiptoko geranioa, Frantziako izpiliku estrafina, Montenegroko artearen goroldio-absolutua, Marokoko legeltxor-erretxina, Indonesiako patxulia, Haitiko vetiverra eta Andaluziako laudano-erretxina.